top of page
Frequently asked questions
Katalogoa (2023)
Nire aberria lurra bezain zaharra da
baina ez da lurra bakarrik
haizeak bezala inguratzen nau eta
lotzen, askatzen nauelarik.
Nire aberria suaren antzekoa da
beti bera,berria beti
epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean
´ta erretzen ere badaki
Errepika (estribillo)
Nire aberria harrizko herria da
hitzezkoa eta hitzekoa
altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa
eta hondar anonimoa.
Nire aberria burdin bihurria da
oroimenean arindua
itsaslaminen baten herdoilezko kantu
etorkizunez fosildua.
Errepika (estribillo)
(Errepika:)
Aberriaren mugak; euskarenak
gure baitan daude gehienak
euskara zabalduaz lau haizeetara
zabalgo egiten gara.
Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
goizean goiz lantokira irteten nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten gure etxola zein dan?
desegiten ez badugu, bertan galduko gera.
Baina guztiok batera
saiatu hura botatzera,
usteltzen hasita dago-ta,
laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ikusiko dek nola-nola
laister eroriko dan.
Baina denbora badoa, nekea zaigu hasi,
eskuak zartatu zaizkit, eta indarrak utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik,
berriz arnasa hartzeko esaigun elkarrekin:
Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...
Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
haize txar batek hartu ta eraman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik,
aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:
Baina guztiok batera saiatu hura botatzera...
Arrantzaleak eta baserritarrak
Langileak, denok alaiak
Itsas ertzetik ta legorreraino
Izan gaitezen denok anaiak.
Lekeitio, Ondarru, Bermioko portuak,
Uribe kosta eta Ezkerralde,
Gure jendea bai dala sanua,
Beti dago euskeraren alde.
Ai ze polita dan gure Bizkaia!
Ai ze polita Anbotoko dama!
Busturi, Lea-Artibai ta Arratia,
Bizkai osoa da gure ama. (bis)
San Antonio Urkiolan dago eta
Mutil zaharrak daukaguz pozik,
Bakioko txakolina hartuta
Neska zaharrak engainaturik.
Pelotariak, baita aizkolariak,
Txinga erute ta sokatira,
Arraunlari ta txirrindulari,
Ta gora beti Athletikari!
Mendian gora, burua galtzen dut maiz
herriko kaletan sarritan galdu izan naiz.
Nork bereizi zituen kultura, lurra sua ta ura?
Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura?
Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?
Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka
ezin da ulertu aurrean daukagun mapa.
Euskaldun peto peto bai, baina ardi galduen pare
nahiago det ibili halare, norabiderik gabe!
Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?
Aldapan gora…
Pausoz pauso…
Gora… Aldapan gora…
Aldapan gora, pausorik pauso
aldapan behera, auzorik auzo
gaztainondo ta pago
eskultura arraro,
kaleak edo mendiak zerk galtzen gaitu gehiago?
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?
Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?
Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!
astelehena,
jaiondoko alferra,
ezer ez egiteko, ez goaz lanera
ez goaz lanera (4 aldiz)
asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara eta ez goaz lanera
ez goaz lanera (4 aldiz)
asteazkena,
osaba ezkontzen da,
jaia heldu eta ez goaz lanera
ez goaz lanera (4 aldiz)
osteguna,
amonaren eguna
hori ospatutzeko, ez goaz lanera
ez goaz lanera (4 aldiz)
ostirala,
aginetako mina,
aspirina hartu
(e)ta bagoaz ohera, (e)ta ez goaz lanera
ta ez goaz lanera (4 aldiz)
larunbata,
egun erdiko lana.
egun erdiagatik, ez goaz lanera
ez goaz lanera (4 aldiz)
igandea,
lantegia itxita,
lan egin nahi baina, ezin joan lanera,
ez goaz lanera…
Hona hemen istori bat benetan gertatu zena
Garaian damutu ziren bi neska zahar gazterena
Batak izena zun Pepi eta besteak Julita
Bata itsusia zen ta bestea etzen polita
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Pepi neska azkarra zan nahiz kalabazak jaso
Pareko mutil guztiei egiten zien eraso
Julitak ez zuen maite baserritarraren martxa
Seinoritoa nahi zuen ahal bazen aberatsa
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Julita zahartu zan ta falta ditu igurtziak
Orain hartuko lituzke lehen atzera utziak
Pepi ezkondu zan eta bizitza ona darama
Oraintxe egin berri da zortzigarrenaren ama
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Betikoko rantxeroek kantazen zuten moduan
Bakardadean eta pozik ezin da bizi munduan
Beraz garbi gelditu da kantuak dion bezela
Ureztatzen ez da larrosa igartu egiten dela
Apaiza mojan pare, gaur egun asko dare
Polittaren bila joan ta itsusirik gabe
Zu horrela bazabiltz Kontu izan bazpare.
Araban bagare
Gipuzkun bagera
Xiberun bagire
Ta Bizkaian bagara
Baita ere, Lapurdi ta Nafarran.
Guziok gara eskualdun
guziok anaiak gara
Nahiz eta hitz ezberdinez
Bat bera dugu hizkera.
Bagare, bagera
Bagire, bagara
euskera askatzeko
oraintxe dugu aukera
Araban bagare...
Herri bat dugu
osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.
Bagare, bagera,
bagire, bagara
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.
Itxaroten ari gera
arratsalde honetan
zerbait aukeztekotan
jende honen aurrean.
Hemendik ateratzeko
kanta berri baten bat
zuek ez aspertzeko
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...
Laupabost akorde jota
kitar zahar honekin
dantzatzako doinua
ez dugu besterik.
Bi laguneko koadrila
izerdi patsetan
nahiko izango dira
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan...
Taupadetan dut bihotza
dirua galtzetan
dantza egiteko gogoa
daramat zainetan.
Kitar binbolin doinuak
jarraituz badaukat
dibertitzako gaia
arratsalde honetan
honetan, honetan, honetan…
Athletic, Athletic, eup!
Athletic gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria.
Erritik sortu zinalako
maite zaitu erriak.
Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskalerriaren
erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia!
Altza gaztiak!
Athletic, Athletic
gogoaren indarra.
Aritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.
Aupa mutillak!
Aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan.
Aupa mutillak!
Gora beti Euskalerria!
Athletic gorri-zuria
geuria.
Bilbo ta Bizkaiko gaztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUSU
EZEREZEAN ZU MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
AURRERA ALTSASU!
Ez bagenu izanen
dugu bizi griña
ez bagenu arnasik
jaio ez bagina
Ez bageunde kalean
azaldu ez balira
ez balitz borobila
munduko lur bira
Utziko bagenio
bat izateari
ez geundeke sekula
batera kantari
Neguak ernaldu du
haritzen herria noiz
loratu da horren
oparo urria
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUSU
EZEREZEAN ZU MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
AURRERA ALTSASU!
Bazkaleku berriak
behar du izuak
udaberriak erre
nahi dituen suak
Noiz arte luzatuko
litzateke gaba
goizero ez bagenu
zure besarkada
Si deixéssim d'ésser tots junts
un poble mai vençut
mai tornariem a cantar
cançons de llibertat
Neguak ernaldu du
haritzen herria
noiz loratu da
horren oparo urria.
TXARRENARI ONENA
ATERA DIOZU
ZAURIETAN MUSU
EZEREZEAN ZU MINARI AURPEGIA
GEZURRARI EGIA
AURRERA ALTSASU!
Hau da egün eijerra
mila txoriek kanta
tziauri ene erregina
besoak zuri ditizüt para.
Baratze bat nahi dizüt egin
Amets sekretuenekilan
Liliak egün jauntzi eijerrenetan
Mila kolorez dantzan bihotzetan.
Gaü beltz ta sakonetik
Jeikitzen naiz hoztürik
Bihotza hain tristerik
Usu hitaz berantetsitürik.
Baratze bat...
Karrosa bat hor dugu
Kanpoan gure aiduru
Ez gal aboro denbora
Hiskor beitago amodioa
Baratze bat...
Maitarzun berriari
ilargiak dü argi
emanen deikü aski
guk elgar maita dezagun beti.
Bermioko portuan goizeko ordu bijetan.
Bermioko portuan goizeko ordu bijetan.
Ez da entzuten besterik
ez da entzuten besterik
ez da entzuten besterik
Txo! Atrakaixu batela.
Egije da, egije da,
neuk ikusije dalako.
Egije da, egije da,
porque lo he visto yo.
Lau aeroplano pasata,
bat itsosora jeusi.
Lau aeroplano pasata,
bat itsosora jeusi.
Ekarri, Sebastianak
Ekarri, Sebastianak
Ekarri, Sebastianak
Artzan enkalleta itxi.
Egije da...
Agostuen amabijen
Franco Bermiora etorri.
Agostuen amabijen
Franco Bermiora etorri.
Ekarri katxalotie
ekarri katxalotie
ekarri katxalotie. Puf!
Artzan ustelduta itzi.
Egije da…
El aviador de Kankapur
también quería volar.
El aviador de Kankapur
también quería volar.
Etxo itxi trinkadoriek
etxo itxi trinkadoriek
etxo itxi trinkadoriek
barrabaskeije ein barik.
Egije da...
Maite dut zuk laztantzea
Dantzatzea
Zure ezpainak xurgatzea
Hortzen esmaltea
Baita ere zure garagar
Zaporea
Ahal denean lepotik
Kosk egitea
Ai bexamela
Eta pastela,
Ai bexamela...
Maite dut zu lotsatzea
Dir-dir ikustea
Nata mihiztea
Bustitzea
Zeruan barrena
Hegal egitea
Eta bapatean
Lur jotzea
Ai Bexamela...
Maite dut oihukatzea
Muxu ematea
Zure malko gorrien
Zuritzea
Emozionatzea
Zu ferekatzea
Eta maite zaitut
Esatea
Ai Bexamela...
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Ez egin galde gu zenbat lagun ote;
Hirekin asko izan gaitezke.
Itsasoan ura ta harea;
Euskara ere gurea;
Denona da kaleko hondartza;
Gerorantza
Goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Denon arnasaz ta hire izerdiaz
Eginak kasik bide erdia.
Basoetan pinu ta pagoa;
Euskara da geroa;
Laster bedi karrikako oihana
Euskalduna
Goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Eskuz-ezku eta azkar pausoa
Egin dezagun bide osoa.
Haizez doaz kantu ta oihuak;
Jaso denok eskuak.
Gure sua euskararen garra
Helmugara
Goazen Korrika!
Hona aukera: jalgi hadi euskaraz!
Laga erdara, bizi ganoraz.
Caballo prieto azabache,
como olvidarte te debo la vida.
Cuando iban a fusilarme,
las fuerzas leales de Pancho Villa.
Aquella noche nublada,
una avanzada me sorprendioooó.
Y...después de... de...sar...marme,
fui condenado al paredón.
Ya cuando estuve en capilla,
le dijo villa a su asistente,
me apartas ese caballo
por educado y obediente.
Sabia que no iba a escaparme,
solo pensaba en mi salvación,
Y...tu mi prie...to..a..za..bache
tambien pensaste igual que yo.
Recuerdo que me dijeron
pide un deseo pa' justiciarte
yo quiero morir monta'o en mi caballo
prieto azabache.
Y cuando en ti me montaron
y prepararon, la ejecucución,
mi...voz...de man...do..es..peraste
te abalanzaste sobre el pelotón.
Con tres balazos de mauser,
corriste azabache, salvando mi vida,
lo que tu hiciste conmigo
caballo amigo no se me olvida.
No pude salvar la tuya,
y la amargura me hace llorar,
por eso prie...to a..za...bache,
no he de olvidarte nunca jamás.
Desde Santurtzi a Bilbao
Vengo por toda la orilla,
Con la salla remangada
Luciendo la pantorrilla,
Vengo deprisa y corriendo
Porque me oprime el corsé,
Voy gritando por las calles:
¡Quién compra!
Sardina freskuek!
Mis sardinitas
Que ricas son
Son de Santurtzi
Las traigo yo (bis)
La del primero me llama,
La del segundo también,
La del tercero me dice
¿A cuánto las trae usted?
Y yo le digo que, a cuatro,
Ella me dice que, a tres,
Cojo la cesta y me marcho,
¡Quién compra!
Sardina freskuek!
Mis sardinitas
Que ricas son
Son de Santurce
Las traigo yo (bis)
Hitzak ikasiz eta hizketan hasiz, irudimenean
Geure pentsaerari aske izaten utzi genion aidean
Elkartrukatuz, idatziz ta irratiz hegan geundenean
Hitza nola ebaki daitekeen erakutsi ziguten bidean...
"Egin" hil nahiean!
Eskurik esku "Egin" berria helburu
Isildu gabe berdin hitz egingo dugu.
Eskurik eskuekin geroa seguru
Geurea dugu eta "Gara" egin dugu
Egin ta egin, bultza ta bultza,
Denon ekimen, denon laguntza
Egin behar da, egingo dugu
Denon ekimen, denon helburu
Herririk herri, zaharrak berri
Herriak orri, orriak herri
Ekarpenekin, elkartuz ekin
Orririk orri, egin ta egin.
Bultza ta bultza, indarrak biltzen
Indarrak bultzaz, indar berritzen
Lehen baginen, orain bagara
Indarrak biltzen, jaio da "Gara"
Orain bagara, lehen baginen
Jaio da "Gara", jaioak ginen
Egin nahi zena, ekin ta ekin
Egin da "Gara", "Gara" da "Egin"
Eperrak badituzu bere bi hegalak
Bai eta bürün gainin kokarda ejer bat
Zük ere balinbazünü gaztetarsün ejer bat
Neskatilen gogatzeko bilo holli pollit bat.
Amorosak behar lüke izan lotsa gabe
Gaiaz ebiltia ez üken herabe
Egünaz ebiltia desohore leike
Txoriak ere oro haier soz dirade.
Ebili izan nüzü gaiaz eta beti
Eia! atzamanen nianez lili ejer hori
Azkenian atzaman düt oi! bena tristeki
Lümarik ejerrena beitzaio erori.
Mündian ez da nihur penarik gabe bizi
Nik ere badit aski hoitan segurki
Nik desiratzen nizün ezkuntzia zurekin
Bena ene aitak eztü entzün nahi hori.
Zure aitak zer lüke eni erraiteko
Ala enitzaio aski aren ofizioko
Ala zü soberaxe zitzaio enetako
Printzerik ez ahal da orai zuenganako.
Erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu
Sasien gainean
oihu eta irrintzi
lainoen azpian
aske nahi dugu bizi
Erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu
Sasien gainean....
Erre zenituzten sorgiñen
oinordeak gara gu
erre zenituzten sorgiñen
erratzak guk dauzkagu
erre zenituzten sorgiñen
arima ez da galdu
erre zenituzten sorgiñen
irrifarra gara gu
Euskal Herria korrika!
Euskal Herria korrika!
Euskal Herria korrika!
Arantzazu izan da gordeleku gotor
Euskal hots eta hitzen babesleku jator.
Txori hezi zen eta izan ginen sator,
Izkutua uzteko garaia badator,
Izkutua uzteko garaia badator.
Hizkiak izkututik
Badatoz argira.
Kabian galdu zenekin
Korrika hasi da.
Oñatin pasa da O
Jira eta jira.
R ere hedatu zaitu Euskal Herrira.
R ere hedatu, zaigu Euskal Herrira.
R hor ibili da,
Euskal Herrietan.
Guk tximinia dugu, labe garaietan.
K azkenik sartu da, Bilboko kaletan.
A ikasten hasi da,
Non eta AEKan,
A ikasten hasi da,
Non eta AEkan.
Euskal Herria korrika!
Euskal Herria korria.
Senak agindu zigu, senari eustea.
Baina izkutatzea ez al da tristea.
Nahi badegu euskara igotzen hastea,
Komeni da korrika
Bilobra jeistea.
Euskal Herria korrika!
Nahiz gauza asko ezagutu munduan
Bada zertxobait hartu nahi dut kontuan
Ez dakit nola esplikatu kantuan
Neskatxa bat dut hemen nire onduan.
Gure bizitza juerga eta parranda
Gero egunez lo egiten dugu etzanda
Horren errudun etsaien bat izan da
Gu non gabiltzan seguru bera han da.
Festarik festa lan egin behar gauero
Festarik festa hor nabil ni egunero
Gure etsaia benetan dago ero
Zigortzen gaitu inoiz hutsegin ezkero.
Aizu neskatxa ba al dakizu benetan
Norekin hasi zeran hartu-emanetan?
Hau da egia ziur zaude horretan
Bihurtu leike maitasuna penetan.
Komplikazio anitz bada gurekin
Bizitza honi ezin diogu aldegin
Nire aukera ez bazaizu atsegin
Gure artekoa beharko da desegin
Festarik festa…
Furra, furra, fandangoa,
hortxe duzu fandangoa
geure gustokoa.
Gaur goizean jeiki naiz
suerte onean,
tanke bat topatu dut
neure kafesnean;
ez dakit zer daukagun
bake ala gerra
bainan nik badaezpadan
egin dut puzkerra.
Zerbait egitekotan
zuzen eta artez
zorri bat garbitu dut
ur pistola batez,
orain galdurik nago
beldurrez beteta
muniziorik gabe
gelditu naiz eta.
Neure arma bakarra
dut akordeoia,
hauspoari eraginez
dirudi leoia;
eskua jaten badit
on egin dezaion
Cervantsei holakorik
gertatu zitzaion.
Eta orain banoa
berriro ohera,
bila ez badatozkit
lolo egitera;
bihar ikusiko da
zer dagoen berri,
jakintsuenak ere
ezin du igerri.
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi!
Euskerak bizi gaitu
eta bizi bedi.
Gorantza doa agudo kapitala
eta Lapurdi beti dago apala,
aldrebesturik dago mundu zitala,
konformatzen ez bagara
ze pekatu mortala!
Gurea ez da bizi-modu normala
lurra lantzeko haitzurra eta pala,
lanaren truke kobratzen erreala.
Benetan da miserable
euskaldunon jornala.
Munduan ezin bizi daiteke hala,
merkatuetan dena gora doala,
etxera eta zopa guztiz argala,
kriseiluen oiloa
ez da postre formala.
Obrero eta nekazari leiala,
zuena ez da errenta liberala.
Diru zikinak putre motzak bezala
botatzen dizu gainera
hortxe bere itzala.
Jabeek dute kontzientzi zabala,
kaskatu dute gure lurren azala,
baina Lapurdi ez da hain zerbitzala;
burruka garbian dago
hori da printzipala.
Guretzat berdin dira
astea eta jaia,
lana bihurtzen dugu
kantatzeko gaia.
Har ditzagun eskuan
giltza eta laia,
gariz eta burdinaz
lantzeko Bizkaia.
Gitarrarekin aire berri bat
daramagu kantuz egun,
abesti libre eta leiala,
prestu eta noblezadun;
haren medioa zer garen, ongi
izan gaitezen ezagun,
herri langile nekazaria
hala defendi dezagun.
Gure gogoa ez bedi arren
kantu honekin akaba,
gure ekintza izan dadila
gure hitzaren alaba.
Egun batean esan dezagun
ez "hala biz" bai "hala da",
nekea eta lana dirade
zorionaren alaba.
Bide honetan baldin bagoaz,
jakin dezagun zergatik,
zin egin behar dugu zintzoki,
bakoitzak duenagatik;
sinestedunek dudarik gabe
bere Jaungoikoagatik
eta sineste gabeek berriz
bere ohoreagatik.
Ireki bihotza maitea neretzako
maite zaitudala badakizu oso ondo
amodioz beterik bihotza orain dut nik
betirako elkartuta zurekin.
Ireki bihotza maitea ireki
ireki bihotza ireki guztiz
ireki bihotza zuk nik bezala
ireki bihotza zoriona da.
Maite nauzu neskatxa nik maite zaitut
nire maitasuna besterik ez dut
elkar gu betiko biok izango gara
biok gu betiko zoriona da.
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kampora
Naramate eta ez dakit nora.
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
Naramate eta ez dakit nora.
Agur nere ama
Laztan goxoari
Agur nere maite politari
Ez egin negar
Etorriko naiz
Egunen baten
Pozez kantari.
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kampora
Naramate eta ez dakit nora.
Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
Naramate eta ez dakit nora.
Agur senideak
Agur lagunari
Agur Euskal Herri osoari.
Ez egin negar
Etorriko naiz
Egunen baten
Pozez kantari.
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herriari.
Ixil ixilik dago, kaia barrenian
ontzi txuri polit bat uraren gainean.
Goizeko ordu bietan, esnatutzen gera
arrantzaliak beti, joateko urrutira.
Pasatzen naizenian, zure leihopetik
negarra irtetzen zait, begi bietatik.
Zergatik, zergatik, zergatik, zergatik?
Zergatik negar egin?
Zeruan izarra dago, itsaso aldetik.
Bat, bat bat, bart parrandan ibili
bart parrandan ibili;
Bi, bi, bi, ez naiz ondo ibili
ez naiz ondo ibili;
Hiru, hiru, hiru, kolkoa bete diru,
kolkoa bete diru;
Lau, lau, lau, sardina bakalau.
Anteron txamarrotia,
Sinkerren bibotia,
haretxek ei dauka, ei dauka
preso tximinoia.
Hau dek, hau dek,
hau dek umoria,
kontsolatzeko, kontsolatzeko,
euskaldun jendia.
Kalera, kalera, borrokalari kalera,
kalera, kalera, borrokalari kalera,
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera
hire indarraren beharra diagu
gure indarrarekin batera.
Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera. (bis)
Kalera, kalera...
Zai dago ama, zai aita
zai andre ta lagunak
hator, hator Euskadira,
hator, hator etxera. (bis)
Hil da, hil da
gure katua,
egin dau, egin dau
testamentua:
amumarentzako, amumarentzako
hankak eta burua,
aititarentzako, aititarentzako
abarkak egiteko narrua.
Mantxonirentzako, Mantxonirentzako
tripa-barrua,
horixe dala, horixe dala
katuaren testamentua.
---
Axun, kla, kla,
axun, kla, kla,
Josepa Antoni brujea,
legatza ostu dabe
Leon Pepenetik.
Legatza ostu dabe
Leon Pepenetik,
Mari mutrikuarra
begira dabil
---
Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.
Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.
Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
pux ! pux ! pux !
Cuba.
¡Que bonita es Cuba
donde las cubanas
bailan el bayón! (bis)
Mamá yo quiero ir
para bailar
el son de allí. (bis)
La cucaracha, la cucaracha
Ya no puede caminar
Porque no tiene, porque le falta
Una pata para andar
Una cucaracha grande
Se pasea en la cocina
Y la chancla de mi madre
Le ha quitado una patita
La cucaracha, la cucaracha
Ya no puede caminar
Porque no tiene, porque le falta
Una pata para andar
Pajaritos a bailar
Cuando acabas de nacer
Tu colita has de mover
Chiu, chiu, chiu, chiu
Para un pajarito ser
Este baile has de bailar
Y a todo el mundo alegrar
Chiu, chiu, chiu, chiu
Leku berrira zen ta
joan ginen pozak
festarako gera gu
mutil aproposak
geurea aitortzeko
zertan egon lotsak
sarri ireki ziren
ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen
hanketako hotzak.
Kupela, kupela...
Umorez jarri ginen
ondorenean zer
erderaz bertsoetan
lo que hace el beber
inguruko jendeak
barrez egin zun leher
erretiratu ginen
emazteei esker
txispatu ginen baina
ez zen pasa ezer.
Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela
kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
bete zaigu sabela.
Hemen gaude
ta poztutzen naiz
ta ziur zure aita ere bai;
ta zer ondo... zelan dijua
zure bufanda txuria.
Lau teilatu gainian
ilargia erdian eta zu
goruntz begira,
zure keia eskuetan
putzara batekin... putz!
Neregana etorriko da
ta berriz izango gara
zoriontsu
edozein herriko jaixetan.
Goxo goxo
kanta egin nazu
Benitoren Maria Solt.
Negarrik ez,
txuri zaude ta malkoak
zure kolorea kentzen dute.
Lau teilatu gainian...
Felix, Felix bihar
berriz egongo gara
txanpain apur batekin;
diru gabe baina
izarrak gurekin daude,
piano baten soinuaz.
Lau teilatu gainian...
Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.
Loreak esan nahi dio
« Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »
Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.
Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.
Mexiko, Kuba eta
Euskadi zaharra,
askatasuna dugu
helburu bakarra,
hortarako gringoak
bidali beharra,
napartheiden daukagu
hortako suharra.
Ardo gorri naparra,
kubatar rona ta
mexikar tekilakin
badugu zarata,
independentzi grina
odolean eukita,
aurrera Napartheid
Che eta Zapata.
Hiru anai zaharrok
honuntza begira,
begietan dauzkagu
malkoen dizdira,
izan beti ausartak
ta ez eman bira,
denean zabal bedi
gora ta arriba.
Koloretako ametsak
esna nagoenean
eta ezin loak hartu
gaua iristen denean.
Saltoka hasita hegan
egiteko gogoa,
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin hankaz gora
buruz behera jartzean,
tunelean sartu eta
irrintzika hastean,
bitxiloreekin pultsera
egin dizudanean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut,
maite- maite zaitut;
pila, pila, pila patata tortilla!
Maite zaitut. Maite-maite zaitut,
ilargiraino eta buelta maite zaitut
Begietako dirdira,
irribarrea ahoan,
ezin ditut ezkutatu
zu ikusterakoan;
hanka eta eskuetan,
gorputzean, dardara;
nire bihotza taupaka
aire ertzera doa.
Elkarrekin ortzadarra
margotu dugunean,
ispiluan nire izena
idatzi duzunean,
irratia piztu eta
doinu hau entzutean,
begietara begira
hauxe nahi dizut esan:
Maite zaitut...
Zaldi gainean tipi-tapa neskatxa alaia,
aurkitu nahirik tipi-tapa toki lasaia.
Pipi kaltzaluze tralari pekatxu ile-gorria.
Pipi kaltzaluze zaldiz etorria.
Istorioak txor, txor eta txor kontatzen ditu
eta gaur baietz txor, txor eta txor zu harritu.
Ta hoberik, ez dago besterik
zaldi ta tximino, maleta diruz beterik
Erregina bezain pinpirina,
bai neska indartsu, eskuzabal atsegina.
Beti alaia tirorirori gaztetxoentzat,
ta bihurria tirorirori helduentzat.
Irribarrea tirorirori dauka ahoan,
zuk izantzazu tiroriro bera gogoan.
Aitona kontaidazu
haizeak esaten duena
Aitona kontaidazu txoritxoen kantu alaia.
Mendietan kulunkan pozik
Hodeiekin jolasten naiz ni
Aitona ni beti izango naiz zurekin.
Trai-la-rai-i-u-i-u
Goiz goizetan egunon
Eta gauetan gabon
Ilargiko lehioan Nobita eta Doraemon.
Zein pozik bizi diren
Amets batetik bestera
Bere lagun eta adiskideekin batera.
Katu kosmikoa magoa ere bada!
"Bai! Egia da hori!"
Rom-pom-pom,
Gora eta gora beti, Doraemon! (bis)
Aste Nagusia
bakarra dago
hamar gauekoa
munduan.
Abuztuan Bilbon
denok batera
katuak eurak be
jaietan.
Mari, Mari,
Marijaia dator
Mari, Mari,
Marijaia dator.
Uger, uger,
Bilboko uretan
Mari, Mari,
Marijaia dator.
Abuztuan danok
zahar eta gazte
gizon eta andre
jaietan.
Zapia lepoan
alkar hartuta
kolore guztiak
dantzetan.
Goxa eta erlojua
ez ei doaz batera
bata edo bestea
zoratu egin da.
Hara, hara, hara,
hara nor datorren
hara, hara, hara,
gure Marijaia.
Ene, ene, ene,
oi ai ene bada
aste hau pasata
barriro joango da.
Marijaia bera
gure Marijaia
Bilbora etorri da
Aste Nagusira.
Aste Nagusi
bakarra munduan
bakarra munduan
Marijaia.
Maritxu nora zoaz eder galant hori?
Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biak edango degu nahi degun guztia.
Maritxu, zuregana biltzen naizenian,
poza nabaritzen det nere barrenian
Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen
ur bila nuanian banauzu laguntzen
Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila hango iturrira.
Iturri eder hortan dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.
Maritxu, nere aurrez ez jarri serio
zuri dizudalako zenbait amorio.
par irri gozozkoa egiten badezu
bihotza atseginez betetzen didazu.
Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzia,
lendabiziko nintzaz oroitu zatia.
Zure mende jartzen naiz denbora guziko,
Bartolorekin gaizki ez zera biziko.
Eguzkiak urtzen du gohian
gailurretako euria
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
Gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
utuko den bihotza.
Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.
Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengfabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.
Inon ez inor menpekorokan
nor bere buruaren jabe
herri guztioak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.
Batek goserikan diraueino
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.
Abertzalea ni jaio nintzen
obelatxao belatxao,
belatxao, txao, txao
abertzalea ni jaio nintzen
ta abertzalea hilgo naiz.
Egun batean goiz goizetikan
obelatxao...
egun batean goiz goizetikan
etsaien aurka joan nintzan.
Eta burrukan hiltzen banaute
obelatxao...
eta burrukan hiltzen banaute
hartu zuk nire fusila.
Dolü gabe, dolü gabe,
Hiltzen niz,
Bizia Xiberuarendako
Emaiten baitüt.
Agian, agian,
Egün batez
Jeikiko dira
Egiazko xiberutarrak
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko,
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko.
Agian, agian,
Egün batez
Jeikiko dira
Egiazko xiberutarrak
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko,
Egiazko eskualdünak
Tirano arrotzen hiltzeko.
Mendian gora haritza
ahuntzak haizean dabiltza
itsasoaren arimak dakar
ur gainean bitsa.
Kantatu nahi dut bizitza
usteltzen ez bazait hitza
mundua dantzan
jarriko nuke Jainkoa banintza.
Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
Emaidazue freskura
ura eskutik eskura
izarren salda urdina edanda
bizi naiz gustora.
Euskal Herriko poeta
kanposantuko tronpeta
hil kanpaiari tiraka eta
hutsari topeka.
Argitu ezak kopeta penak heuretzat gordeta
goizero sortuz bizitza ere
hortxe zegok eta.
Mundua ez da beti jai
iñoiz tristea ere bai
bainan badira mila arrazoi
kantatzeko alai.
Besteia datozen penai
ez diet sunk bota nahi
ni hiltzen naizen gauean behintzat
egizue lo lasai.
Pello Joxepe tabernan dala
haurra jaio da Larraulen (Bis)
etxera joan da esan omen du:
-Ez da neria izanen,
beraren amak topa dezala
haur horrek aita zein duen.
Hau pena eta pesadunbria!
Senarrak haurra ukatu (Bis)
Pello Joxepe bihotz neria
haur horrek aita zu zaitu
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu.
Zure semia besuan daukat
senarra aldamenian (Bis)
orain denborik eztaukat eta
zuazkit ordu onian
neronek abisatuko zaizut
garaia datorrenian.
Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabia, (Bis)
abade batek eraman dizkit
umea eta andria:
haurra berea bazuen ere
andrea nuen neria.
Patzientzia hartu bihar da
munduan Pello Josepe, (Bis)
andria ere zuria izanda
haurra bestena diote;
gizonen faltan igarotzen da
basoan zenbait larrarte.
Santur txin da txin datorren artista bat naiz ni
(Santur txin da txin datorren artista bat naiz ni)
Ondo jotzen det
(Baita nik ere)
“Ni golpe” nik jotzen det
Pepepe pepepe pepepepepepepe
Nire kolegi Jaimito da ta
Nire partido Porru Patata
Jaurlaritzan behin botatu
“Sin keriendo” konturatu
Ta tranpetan arrapatu
Nire kolegi Jaimito da ta
Nire partido Porru Patata
Jaurlaritzan behin botatu
“Sin keriendo” konturatu
Ta tranpetan arrapatu
Akordeoia nik jotzen dot
Do menor eta do mayor
Orejarekin entzungo
Gozategi kale jiran
Ta sevillan ekitaldiya
Ipurdiko pelotilla
Zapatari zapatilla
GUARDIA ZIBIYA
Aeroportuan zezenak eta
Hegazkiñak zezen plazan
Esperantzarekin baña
Ez balantzarekin aña
Ta Marianok lurra jo dik
Aeroportuan zezenak eta
Hegazkiñak zezen plazan
Esperantzarekin baña
Ez balantzarekin aña
Ta Marianok lurra jo dik
Akordeoia nik jotzen dot...
El dia que me dijiste
adios mu buenas
me voy de aquí (me voy de aqui!)
dejaste mi alma en pena
por los rincones
llorandote a ti,
ahora que ha pasado
mas de un año,
ya te he olvidado (ya te he olvidado!)
me deseo buena suerte
no volver a verte
y que me vaya bien.
Adios mi corazón,
y que te den,que te den por ahi,
que no, me supiste dar,
ni un poquito lo que te di a ti!!
QUE TE DEN!!
Y si pasas por mi puerta
veras 7 u 8
ahi esperándome (esperandote!)
para bailar,ir a la discoteca,
tomar cerveza o tomar el te (borracha!)
y yo sonrio coqueta,
hoy tengo jaqueca
no voy a salir (no voy a salir!)
mañana volvemos preziosa
con 4 rosas todas para ti,
(mentirosa!)
Adios... (BIS x3)
!! QUE TE DEN!!
!! QUE TE DEN!!
!! QUE TE DEN!!
Gazte gaztetik aitak ta amak
fraile ninduten nonbratu
bai eta ere estudiora
Salamankara bidaldu.
Salamankara nindoalarik
bidean nuen pentsatu
estudiante tunante baino
hobe nuela ezkondu.
Ostatu xume polit batean
gosez gelditu bainintzen
neska xarmant bat ari zitzaidan
mahainean zerbitzatzen.
Begia kartsu, ezpaina lore,
enekin aise mintzatzen
aingeru hori ordu berean
ene bihotz barnean zen.
Hitz erdi batez maite nuela
erran nion belarrira
baina, gaixoa, herabetua
ihes joan zen kanpora.
Ez ahal nauzu, izar ederra,
kondenatzen infernura!
Ez da sekulan ene gogotik
histuko zure itxura.
Aita Jainkoak egin banindu
zeruetako giltzari
orduntxe bai jakinen nuen
atea nori ireki.
Lehenengo aitari, gero amari,
gero anai-arrebari,
ta azken orduan isil-isilik
nire maite politari.
Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu.
Irratikoak han ziren
emititzen zuzenean
paella jango zutela
eta Piti eta Sarri bere muturretan
saltzan zeudela konturatu gabeak.
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri.
Zaila dugu sortzea
doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
desentzierroa hemen
zapi gorriak
zerua du estaltzen.
Ez dakit zer pasatzen den
azken aldi hontan
jendea hasi dela dantzatzen sarritan
zerbait ikustekoa du
bi falta direlakoz
«Recuento generalean».
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri askatu,
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi batu
Sarri, Sarri, Sarri, Sarri, bi badoaz....
--- O-BLA-DI, O-BLA-DA ---
Desmond has a barrow in the market place
Molly is the singer in a band
Desmond says to Molly, "Girl, I like your face"
And Molly says this as she takes him by the hand
Ob-la-di ob-la-da life goes on bra
La-la how their life goes on
Ob-la-di ob-la-da life goes on bra
La-la how their life goes on
Desmond takes a trolley to the jeweler's stores
Buys a twenty carat golden ring (Golden ring?)
Takes it back to Molly waiting at the door
And as he gives it to her she begins to sing (Sing)
Ob-la-di ob-la-da life goes on bra
La-la how their life goes on
Ob-la-di ob-la-da life goes on bra
La-la how their life goes on, yeah (No)
--- YELLOW SUBMARINE ---
In the town where I was born
Lived a man who sailed to sea
And he told us of his life
In the land of submarines
So we sailed up to the sun
Till we found the sea of green
And we lived beneath the waves
In our yellow submarine
We all live in a yellow submarine
Yellow submarine, yellow submarine
We all live in a yellow submarine
Yellow submarine, yellow submarine
Read more: The Beatles - Yellow Submarine Lyrics | MetroLyrics
Getaria daukagu sarri agurtua
Bateko hondartza ta besteko portua
Edari bat badute etxean sortua
Azken urtetan indar galanta hartua
Txakolina, txakolina…
Zornotzako erregina.
Txakolinak hartu du Elkanon postua
Askorekin baitauka harreman estua
Maite degu beraien doai berezkua
Parrileko arraia ta txakolin freskua
Txakolina, txakolina…
Zornotzako erregina.
Mendi aldea dauka mahastiz jantzia
Ta gaurko bodegetan zer elegantzia
Beregan urbiltzeko sortzen du “antzia”
Ez da beti erreza neurria hartzia
Txakolina, txakolina…
Zornotzako erregina.
Txakolina txotxetik tranposua, noski
Seigarren tragurako kantu ta abesti
Hanka sartu genuen zapata ta guzti
Freskatzera jo-an ta barruraino busti
Txakolina, txakolina…
Zornotzako erregina.
Jendea festarako zegoen jarria
Bakoitzak ase zuen bere egarria
Urtean batekoa ez da mingarria
Gora Getaria ta txakolin berria
Txakolina, txakolina…
Zornotzako erregina.
Txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian
Elorrioko kalian,
hamalau atso tronpeta jotzen
zazpi astoren gainian.
Astoak ziren txiki-txikiak,
atsoak, berriz, kristonak!
Nola demontre konpontzen ziran
zazpi astoren gainian (bis).
Saltzen, saltzen,
txakur txiki baten karameluak,
Está muy bien!
esaten du konfiteroak (bis).
Cuando vamos a Otxandiano
karnabal egunian,
me cagüen la mar,
comeremos chocolate
sonbreruaren gainian.
Txikia zuen guda-izena
bera gizon osoa izan arren
Mendizabal, Sasetaren urrena
biak txiki, bizkor eta lerden
Saseta hil zen gudarien aurrean
Mendizabal hil zaigu bakarrik
bainan biek daukate Herri osoa
atzo ta gaur heien atzetik
Euskadi'rentzat hil dire-ta
gorputzak arantzaz beterik.
Arro hadi Kantauri Itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak.
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen,
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
arantzetan biak hil bait ziren.
Arro hadi Kantauri Itxasoa
ta heien betiko loa
betiko kanta zak.
Geroari esaiok olatuetan
Herri-izarrak ez direla itzaltzen,
gure haurrek biharko ikastoletan
heien izenak abestu ditzaten,
Herriarentzat biak hil bait ziren.
Sagarra manzana, ikatza karbon,
Mujer andrea ta hombre gizon.
Santi, santi, santi, txibiri txibiritero
Santi, santi, santi, txibiri txibiriton
--
Altza Felipe, trulalai, trulalai, trulalai,
Altza Felipe, trulalai, trula trulalai.
--
Paristik natorren artista bat naiz ni,
Paristik natorren artista bat naiz ni,
Ondo jotzen det, baita nik ere,
......... nik jotzen det, po po po po po po...
--
Altza Felipe, trulalai, trulalai, trulalai,
Altza Felipe, trulalai, trula trulalai.
--
Zapi zuri honekin, jolasten gera,
Zapi zuri honekin, jolasten gera,
Zapi zuria aurrera, zapi zuria atzera
Zapi zuri honekin jolasten gera.
--
Altza Felipe, trulalai, trulalai, trulalai,
Altza Felipe, trulalai, trula trulalai.
Txus es un alcohólico
Txus está nervioso
Tiene alucinaciones
De su ducha sale alcohol hirviendo
Esto no puede ser
Esto no hay quien lo aguante
Tiene que llevarse
A alguien por delante
Txus está violento
Txus está furioso
Alguien va a pagar
Sus nervios
Se monta una bronca
Txus está en el suelo
Ahora está contento
¡Muerto!
Oh-oh-oh...
En su tumba hay
Latas de cerveza
Txus no bebas tanto
No pierdas la cabeza
Txus no bebas tanto
No pierdas la cabeza
No pierdas la cabeza
No pierdas la cabeza...
Oh-oh-oh...
Nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
nik aspaldi eginela aukera...
JOTAKE IRABAZI ARTE
Jaio ginen bai
guda baten erdian
urteak pasa
ta berdinean gaude
ez esan inoiz
hua bukatua dago
ez inoiz esan
bidea amaitu da.
Nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
entzun jendearen ahotsa
JOTAKE IRABAZI ARTE
SU TA GAR gogoan gelditu barik
JO TA KE gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
JO TA KE gogor etsaiari
Jaio nintzen bai
guda baten erdian
eta amorrua izan dut gurasotzat
iritsiko da herriaren ordua
egindakoa ordaindu beharko dute
buru barruan .... tanten moduan
eta amorrua izan dut gurasotzat
ezin konpondu hainbat eta hainbat kale
egindakoa ordaindu beharko dute
nik ez diat inoiz esango
hire egin beharra zein den
nik aspaldi egin nuen aukera
JOTAKE IRABAZI ARTE
SU TA GAR gogoan gelditu barik jotake gogor etsaiari
SU TA GAR hemen gaude gau ta egunez
jotake gogor etsaiari
JO TA KE
IRABAZI ARTE
JO TA KE
IRABAZI ARTE
Adiskide bat bazen
orotan bihotz-bera,
poesiaren hegoek
sentimentuzko bertsoek
antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari
bakardadez josia,
hiltzen lihoa iruten
Bere barnean irauten
oinazez ikasia...
ikasia.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik
libratu huen kanta,
lotura guztietatik
gorputzaren mugetatik
aske senditu nahirik.
Azken hatsa huela
bertsorik sakonena,
inoiz esan ezin diren
estalitako egien
oihurik bortitzena...
bortitzena.
Nun hago, zer larretan
Urepeleko artzaina,
Mendi hegaletan gora
oroitzapen den gerora
ihesetan joan hintzana.
bottom of page
